Estreina
"Irati" filmik ikusiena izan da asteburuan, EAEko zinemetan
EITB Media
Espainiako Estatu mailan, Paul Urkijok zuzendutako film luzea asteburuko bigarren estreinaldi ikusiena izan da.
"Irati", Paul Urkijo arabar zinemagilearen bigarren film luzea, pelikularik ikusiena izan da asteburuan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zinema aretoetan. Ostiralean, otsailak 24, estreinatu zen VIII. mendeko Euskal Herrian kokatutako fantasiazko istorioa.
Estatu mailan, egun horretan estreinatu ziren pelikula guztietan bigarren ikusiena izan da "Irati", eta zinemetan ikusgarri egon ziren pelikula guztien artean sei bakarrik ikusi dira Urkijoren lana baino gehiago. Guztira, 112 kopia banatu dituzte, horietako 30 Araba, Bizkai eta Gipuzkoan.