Itxi

Euskal zinema

Urresolaren "Cuerdas" laburmetraiak irabazi du Gasteizko ICOFF jaialdiko sari nagusia

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Icoff-Gasteizek gaur amaitu du bigarren edizio "arrakastatsua". Estatuko film laburren eta munduko zinemaldi onenetan saritu, izendatu edo parte hartu duten formatu txikiko lan zinematografikoen erakustaldia uztartzen ditu jaialdiak.

ICOFF Jaialdiearen saioetako bat. @IcoffGasteiz.

Icoff-Gasteiz Gasteizko Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak bigarren edizioa itxi du larunbat honetan. Sonia Pacios eta Kepa Sojo zuzendarikideek eta Vital Fundazioak bultzatutako jaialdiak Estibaliz Urresolaren 'Cuerdas' film laburra saritu dute.

Urresolaren lanak desegitear dagoen emakume-koral baten istorioa jasotzen du. Entsegu-lokalari eusteko aukera ematen zien udal-dirulaguntza galdu ostean, enpresa baten laguntza-eskaintza iritsiko zaie. Kontua da, ordea, enpresa hori dela euren ingurua gehien gehien kutsatzen duen enpresetako bat. Hala, haien arteko eztabaida hori da filmak jasotzen duen. 

Icoff-Gasteizek estatuko film laburren lehiaketa bat eta munduko zinemaldi onenetan saritu, izendatu edo parte hartu duten formatu txikiko lan zinematografikoen erakustaldia uztartzen ditu.

Apirilaren 17tik 22ra bitartean, Vital Fundazioa Kulturuneak 30 film labur proiektatu ditu Ofiziala sailean eta 14 Eusko-Araban. Horiek izan dira deialdira aurkeztutako 1.127 lanen artean aukeratuak.

Programazioak lehentasuna eman die iraunkortasunean, genero-berdintasunean eta aniztasunean oinarritutako gaiei; proposamen lokalenetan, gainera, kontuan izan dute euskararen erabilera ere. 

Antolatzaileek azaldu dutenez, Icoff-Gasteiz ekimenaren bigarren edizioa "oso arrakastatsua izan da". Euren hitzetan, "Ofiziala atalean aretoak bete egin dira eta ikusle askok proiekzioen ondorengo solasaldiez gozatzea erabaki dute. Nazioartekoa atalak entzuleen interesa piztu du. Eusko-Araban ere jende asko bildu da eta ia zuzendari guztiak euren filmak aurkeztera joan dira", azpimarratu dute antolatzaileek.

Fikziozko film labur onenaren saria Enrique Buleoren 'Las visitantes' filmak irabazi du, eta epaimahaiaren aipamen berezia Juanjo Gimenezen 'Mussol' filmak. Dokumentalen atalean Palmaresa 'Why' eta 'El Kala' saritu dituzte (exaequo). Palmaresa osatu dute 'Phonorama' (animazioa), 'Artesanía' (arabar film labur onena), 'Psicópatas de clase media' (euskal film labur onena), 'Muga' (euskarazko film laburra) eta 'Lentejas' (publikoaren saria) filmek.