Lan baldintzak
Hollywoodeko aktoreak, grebarako ateetan
N. V. | EITB Media
SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatuaren eta telebiste eta zinemako ekoizleen arteko negoziazioak ez du emaitza balekorik izan, eta ez dute lortu lan hitzarmena berritzea.
SAG-AFTRA AEBetako Aktoreen Sindikatuak gaur goizaldean iragarri du AMPTP Zinema eta Telebistako Ekoizleen Elkartearekin lan hitzarmena berritzeko egin duten negoziazioak ez duela emaitza onik izan.
"AMPTPk sindikatuaren proposamen garrantzitsuenei eman dizkien erantzunak iraingarriak dira", adierazi du Fran Drescher sindikatuaren presidenteak elkartearen webgunean argitaratu duten ohar batean.
160.000 aktore baino gehiago ordezkatzen dituen taldeak jakinarazi duenez, sindikatuaren batzar nazionalak bilera bat egingo du goizean zehar greba hastea erabakitzeko eta, horren ondorioz, Hollywoodeko industria osoa hankaz gora jartzeko.
Gidoilariak ere, greban
Grebari ekitekotan, WGA Gidoilarien Sindikatuarekin bat egingo lukete aktoreek, idazleak maiatzaren 2tk ari dira eta estudioen egoitzen kanpoaldean piketeak egiten. 63 urtean lehenengo aldiz egingo lukete greba batera bi gremioek.
Bi-bion lanuzteek 1960 egin zuten bat azkenekoz, eta aseguru medikoa eta pentsioak bermatzea lortu zuten orduko hartan.
Hainbat esparrutan, eskabide berdintsuak egin dituzte, hala nola lan baldintzak hobetzea, "streaming"en ordainketa bidezkoa eta adimen artifizialaren erabilera arautzea.
Greba egitekotan, aktoreek ezingo dituzte estreinatzeko dauden pelikula eta telesailak sustatu edo jarraitzaileekikoak egin; beraz, baliteke hainbat sariketa eta jaialdi atzeratzea.