Itxi

Jaialdia

Mendi Film jaialdiak 57 pelikulako programa eskainiko du

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Mendiko zinemako jaialdiaren hamaseigarren edizioa abenduaren 8tik 17ra egingo dute, Bilbon.

Eliza Kubraska "K2 touching the sky" lanaren zuzendaria omenduko dute aurten

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren hamaseigarren edizioa abenduaren 8tik 17ra egingo dute Bizkaiko hiriburuan, eta 57 pelikula emango dituzte, horietatik 17 nazioarteko estreinaldien mailarekin.

Lan horietako 51 sail ofizialean lehiatuko dira, eta Mendi Filmen ematen diren hamabi sarietako batzuk irabazi ahalko dituzte hortaz, tartean sari nagusia, zeinak 6.000 euroko ekarpena baitu.

Eliza Kubraska 2015ean "K2 touching the sky" lanarekin Mendifilm sari nagusia irabazi zuen zinemagileak IAMF Sari Nagusia jasoko du abenduaren 12an, mendiko jaialdien nazioarteko elkarteak ematen duena.

Jaialdia abenduaren 8an hasiko da, Euskalduna jauregian, eta hasiera ekitaldian bertan Edurne Pasaban mendigoizaleak WOP Fundazioaren saria jasoko du, alpinismoaren balioen defentsan egindako lanaren omenez.

Pasaban 14 zortzimilakoak igo zituen lehen emakumea da, eta lekukoa hartuko dio Bilboko jaialdiaren palmaresean 'Drawn' Jeremy Collinse filmari (2014), Josep Manuel Angladari (2015), Sir Chris Boningtoni (2016), Peter Habelerri (2017), Juanjo San Sebastiani (2018), Nives Meroi eta Romano Beneti (2019), Baltistan Fundazioari (2020), Sebastián Alvarori (2021) eta Eduardo Martínez de Pisoni (2022).