Heriotza
Carlo Rambaldi 'ET'ren eta 'Alien'en sortzailea hil da
Erredakzioa
Italiako errealizadorea eta efektu berezietan aditua 86 urterekin hil da Lamezia Termen.
Carlo Rambaldi italiarra, "ET" eta "Alien" pertsonaien sortzailea hil da, 86 urte zituela, Lamezia Termen, Calabriako (Italia hegoaldean) Kultura zinegotziak jakitera eman duenez. Rambaldi errealizadorea eta efektu berezietan aditua zen.
Rambaldi 1925eko irailaren 15ean jasio zen, eta bere ibilbide profesionalean hainbat sari jaso zituen, besteak beste, efektu berezi onenengatik hiru Oscar jaso zituen honako film hauetan: ‘King kong’ (1976), "Alien" (1979) eta "ET" (1982).
1951n eszenografian graduatu zen Bolonia akademian, eta 1957tik aurrera zinemako ibilbideari egin zion, “Sigfrido" filmarekin, Giacomo Gentilomorena.
1976an Los Angelesen izan zen eta "King Kong" sortu zuen, horregatik bere lehenengo Oscarra irabazi zuen. “Alien” lana ere oso esanguratsua da bere ibilbidean, Hollywoodeko Akademiak sari bat eman baitzion horregatik. 1986an ET Spielbergen filmean ET sortu zuen, bere lanik nabarmenetakoa.
Bere ibilbide profesionalean hainbat zinemagilerekin parte hartu zuen, besteak beste, Mario Monicelli, Marco Ferreri eta Dario Argento italiarrekin eta Oliver Stone eta Richard Fleischer estatubatuarrekin.