Itxi

Zinea

'20.000 especies de abejas'en eta 'Robot Dreams'en gau arrakastatsua Feroz sarietan

agentziak | eitb media

Leer en Castellano

Lehenengoak pelikula dramatiko onenaren saria eskuratu du, eta bigarrenak, komedia onenarena, besteak beste. 'La Mesias' telesaila izan da sarituena, sei golardorekin.

Pablo Berger, Feroz sariarekin. Argazkia: Efe

La Mesias, telesailen atalean, eta Robot Dreams, pelikulenetan, izan dira bart prentsa espezializatuak banatutako Feroz sarien galako irabazle nagusiak. Estibaliz Urresolaren 20.000 especias de abejasek pelikula dramatiko onenaren saria eskuratu du.

Francisco Javier Calvoren eta Javier Ambrossiren La Mesiasek telesail dramatiko onenaren saria eta beste bost gehiago eskuratu ditu, Pablo Berger bilbotarraren Robot dreamsi komedia film onenaren golardoa eta beste bi eman dizkiote, eta J. A. Bayonaren La sociedad de la nievek bi sari eskuratu ditu.

Estibaliz Urresolak "intimitatea" partekatu duten familiei eskaini die saria. "Horien guztien zatitxoak daude pelikulan", azaldu du, "guztiok kabitzen garen mundu bat" aldarrikatu aurretik.

"Eskerrik asko, Feroz, kategoriak ez bereizteagatik eta komedia onenaren saria emateagatik, ez animazioarena", esan du, bere aldetik, Robot Dreamsen sortzaileak, Bergerrek.

Alfonbra gorrian, aktore eta industriako langile batzuek babesa helarazi diete Carlos Vermut zinemagilearen ustezko sexu-erasoen biktimei, horien berria zabaldu eta ordu gutxira.

Albisteak (1)