Itxi

Egokitzapena

"Azken erromantikoak" pelikula filmatzen hasi dira

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Film luzea "Los últimos románticos" Txani Rodriguez idazlearen eleberriaren egokitzapena da, David Pérez Sañudo da zuzendaria eta Miren Gaztañaga aktorea protagonista.

Miren Gaztañaga eta David P Sañudo. Argazkia: Unai Mateo.

David Pérez Sañudo zinemagilea (Ane) Azken erromantikoak bere bigarren film luzea filmatzen hasi da. Los últimos románticos Txani Rodriguezi Euskadi literatura saria ekarri zion eleberriaren egokitzapenaren gidoia Sañudok berak eta Marina Paresek idatzi dute, 2021ean Ane filmari esker gidoi egokitu onenaren Goya saria irabazi eta gero. Miren Gaztañaga aktorea izango da pelikularen protagonista.    

Sortzaileen hitzetan, "pelikula argitsua da, bizitzak zenbaitetan bigarren aukerak emateko egiten dituen itzulinguruei buruzkoa. Mugak gainditzeari buruzko istorioa da, adiskidetasunaren ingurukoa, eta gizakiez eta horien arteko harremanez hausnartzeko gonbita da".

Filma euskaraz ari dira filmatzen, zazpi astez luzatu nahi duten lanaldian, Gernika agertoki nagusian, Lisboan, Rondan (Malaga) eta Sevillan.

David Pérez Sañudoren ustez, eleberria "abiapuntu ederra izan da gure hainbat kezka garatzeko: testuinguru aldrebesean alderrai daude pertsonaiak, generoen arteko nahasketa, gu hazi garen inguruko euskal herritarren erretratua…".

Azken erromantikoakek, La Claqueta sevillar etxearen eta Iruson ekoiztetxearen arteko koprodukzioak, EITBren parte-hartzea du.