Otsailak 23-martxoak 2
Gasteizko Euskal Zinemaren Astea "Zinemastea" bihurtuko da 40. urteurrenean
N. V. | EITB Media
Otsailaren 23tik martxoaren 2ra egingo dute euskal zinemaren zikloa Gasteizen. Luzeagoa izango da, film luzeak bakarrik emango dituzte eta epaimahai profesional batek film, zuzendaritza, gidoi, interpretazio protagonista eta antzeztaldeko interpretazio onena aukeratuko ditu.
40. urteurrenean, Gasteizko Euskal Zinemaren Astea zena Zinemastea izena hartuta iritsiko, eta berriztatuta. Otsailaren 23tik martxoaren 2ra egingo dute aurten jaialdia, eta aurrerantzean film luzeak soilik hartuko ditu aintzat. Gainera, epaimahai profesional batek film, zuzendaritza eta interpretazio onenak aukeratuko ditu.
Aurtengo edizioan, 20.000 especies de abejas (Estibaliz Urresola), Robot Dreams (Pablo Berger), Cerrar los ojos (Víctor Erice) eta O corno Goyetan saritutako euskal pelikulak eskainiko dituzte, baita Las buenas compañías (Silvia Munt), El sueño de la sultana (Isabel Herguera), Chinas (Arantxa Echevarría), Sobre todo de noche (Víctor Iriarte), Las chicas están bien (Itsaso Arana), Una vida no tan simple (Felix Viscarret) eta Upon entry ere.
Emanaldik Vital Fundazioa Kulturunean izango dira, 19:30ean. Sarreren prezioa 3 eurokoa izango da, eta edizio osorako abonamenduarena 22 eurokoa.
Ikusleek film onena aukeratuko dute, eta epaimahai profesional batek ere aukeratuko ditu bere film, zuzendaritza, gidoi, interpretazio protagonista eta aktore taldeko interpretazio gogokoenak. Jaialdiaren amaiera ekitaldian emango dute irabazleei diru saria ekarriko dien sariaren berri, martxoaren 2an, 20:00etan, Europa jauregian.