Itxi

Estreinaldiak

'Manolete' zinema-aretoetako plazara heldu da azkenik

Adrien Brody y Penelope Cruz dira protagonistak. 2006an amaitu zen filmatzen baina ekoiztetxearekin izandako arazoak direla medio ez da orain arte estreinatu. 'Los Mercenarios 2' ere estreinatuko da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

"Los Mercenarios 2" filmeko soldaduek "Manolete" filmaren estreinaldiari aurre egiten saiatuko dira, baina bi eleberriren adaptazioak ere helduko dira zinema-aretoetara: "Headhunters" thriller norvegiarra eta "Bonsai" drama latinoa.

Akzioz eta borroka-artez beteriko aktore-multzoarekin dator "Los Mercenarios 2". Sylvester Stallone dago horien buru eta besteak beste Bruce Willis eta Jean Claude Van Damme agertzen dira, Schwarzenegger eta Chuck Norris 80ko hamarkadako izarrekin batera. 

Adrien Brodyk aurpegia jarri dio "Manolete" filmari. Zinema-aretoetako plazara heldu da, Espainiako estreinaldiak izandako gorabeheren ostean. Menno Meyjesek zuzentzen duen lanaren filmatze prozesua 2006an amaitu zen.

Norvegian duela urtebete estreinatu bazen ere, "Headhunters" orain heltzen da gure zinema-aretoetara. Talentu berriak deskubritzen duen pertsona bat estutasun ekonomikotik ihes egin behar du eta balio handiko margolan bat lapurtzea pentsatzen du.

Txile, Argentina eta Frantzia arteko ekoizpena da "Bonsai" eta izen bereko eleberrian oinarritzen da. Julio da protagonista eta iraganeko maitasun-harreman baten inguruan idazten hasten da, Blanca auzoko maitalearen isilpean.

Bideoak (1)