Itxi

Estreinaldia

'Dragoi ehiztaria' filmetik bereizi du bere burua zuzendariak

Erredakzioa

Patxi Barcok esan duenez, “ezin dut produkturearen bihar estreinatuko den filmaren kopia onartu”, “bere ikuspuntu artistikoa eta teknikoa errespetatzen ez dituelako”.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Patxi Barco Dragoi ehiztaria pelikularen zuzendariak gaur estreinatuko duten filmaren kopiatik erabat bereizi du bere burua. "Ezin dut produktoreak estreinatuko duen pelikularen kopia onartu", esan du zuzendariak.

Barcok ohar batean azaldu duenez, kopiak ez du bere ''ikuspuntu artistikoa eta teknikoa'' errespetatzen,eta, zuzendariaren ustez, kalte egiten moralki, pertsonalki eta profesionalki. Gaur iritsiko da Dragoi ehiztaria zinema-aretoetara, eta, Barcoren hitzetan, Zurriola Group Entertainment izango da zinema-aretoetan ikusgai izango den lanaren arduraduna.

Borroka politikorako indarkeria erabiltzearen inguruko hausnarketa egiten du Angel Amigoren filmak (lanaren ideia eta gidoia bereak dira), Hego Amerikako gerrillatan sartutako ETAko militante baten ibilbidearen bitartez.

Albisteak (1)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)