Itxi

Maiatzak 14-25

"Tasio" filma Cannesen emango dute, zaharberrituta

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Montxo Armendarizen pelikula Cannes Classics atalean proiektatuko dute, estreinatu zenetik berrogei urte bete direnean.

"Tasio"ren kartela

Tasio 1984ko euskal filma, Montxo Armendarizen zuzendaritzapean Patxi Bisquert protagonista duena, Cannesko jaialdian proiektatuko dute, zaharberrituta. Maiatzaren 14tik 25era egingo dute aurten Frantziako kostaldeko herriko jaialdia.

Cannes Classics atalerako aukeratu dute lana, zinemaren historiako beste hainbat bitxirekin batera. Besteak beste, Napoleon Abel Gancek 1927an zuzendu zuen frantses filma ere izango da atal horretan, zinema mutuko klasiko handietako bat, kritikarien hitzetan.  

Euskadiko Filmategia arduratu da pelikula zaharberritzeaz, eta Armendariz bera Cannesen izango dela iragarri dute zinema jaialdiaren antolatzaileek.

Tasio ikazkina da, eta hamalau urte zituenetik jardun da lanbide horretan, Urbasan. Nahiz eta jendea hirietara alde egiten ari den, bizimodu hobe baten bila, Tasiok nahiago du mendialdean gelditu, bakar-bakarrik, bere askatasunari eusteko ahaleginean.