Itxi

Jaialdia

The Black Keys, The Mars Volta eta Diego Vasallo, Dock of the Bayren pantailetan

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Musika dokumentalaren Donostiako zinema jaialdiaren hamazazpigarren edizioa ekainaren 17tik 22ra egingo dute. "Hasiera bat" Gorka Urbizuren diskoaren sormen prozesuari eskainitako erakusketa bat ere egongo da.

"Diego Vasallo, la posteridad para más tarde" filme ikusiko da Dock of the Bayn

Dock of the Bay musika dokumentalaren Donostiako zinema jaialdiak egitarau osoa aurkeztu du: sail ofizialeko zortzi filmak, lehian izango diren zazpi film labur, Perfect Day ataleko aukeraketa, kontzertuak eta solasaldiak.

Trueba zinema aretoetan, Tabakaleran, Antzoki Zaharrean eta hiriko beste gune batzuetan garatuko dute programa, hala nola Le Bukowskin eta Santa Teresa komentuan.

Film luzeen sail ofizialean, zortzi pelikula lan lehiatuko dira, ekainaren 18tik aurrera eta flmotan hizpide hartuko dituzte Peaches taldea, Sexy Sadie, The Black Keys, Fernanda y Bernarda andanluziar ahizpa kantariak, Omar Rodríguez-Lopezen eta Cedric Bixler-Zavalaren (At the Drive-In / The Mars Volta) arteko harreman artistiko eta pertsonala, Lagartija Nick, Gudrunt Gut Alemaniako musikaren izarra eta Mogway.

Dock of the Bay jaialdiaren hamazazpigarren edizio honetan zazpi film labur eskainiko dira, horietako sei saio bateratu batean, ekainaren 20an, ostegunean, Tabakalerako zinema aretoan: Punkaren beste aldea Perlata taldeari buruzkoa, El camino del ruido, Un punk ejemplar, If the clouds fall, Ressonàncies (d'una música callada) eta Barranco, el regreso de la Filoxera Fiteroko Nafarroa Barranco Fest musika jaialdia erakusten duen film esperimentala.

Perfect Day lehiaz kanpoko atalean ere hainbat dokumental proiektatuko dituzte, tartean, ekainaren 18an, Beatriz Echeverriaren Diego Vasallo, La Posteridad Para Más Tarde filma, Vasallo bertan dela.

Diego Vasallok berak kontzertua eskainiko du, jaialdiaren barruan, ekainaren 19an, Tabakaleran, eta hurrengo egunean Kokoshca iruindarren txanda izango da.

Bestalde, Santa Teresa komentuak Janela, leiho ireki bat Gorka Urbizuren sormen unibertsoari erakusketa izango du ikusgai ekainaren 14tik uztailaren 14ra.

Gorka Urbizuren Hasiera bat diskoaren sorkuntza prozesuari eta lehen emanaldiei zabaldutako "leiho" txiki bat da, eta erakusketak Ibai Arrietaren argazkiak eta Alexander Cabeza Trigg zinemagilearen ikus-entzunezko batzuk biltzen ditu, baita Kaier bat liburua eta Hasiera bat diskoa ere.