Lehen hautaketa
'Blancanieves', 'Grupo 7' eta Trueba, Oscarretarako bidean
'Grupo 7', 'Invasor' eta 'Blancanieves', Ariel sari mexikarretarako hautatu dituzte. 'Grupo 7' eta 'Blancanieves' lanekin, 'El artista y la modelo' pelikula izango da Oscarretarako bidean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
'Blancanieves', 'Grupo 7' yeta Truebaren 'El artista y la modelo' dira Oscarretarako lehen hautagaiak. Enrique Gonzalez Macho Espainiako Zinema Akademiaren presidenteak Espainia atzerriko pelikula onenaren Oscar sarian hautagai izateko lehen aukeraketa eman du jakitera eta baita Mexikoko Ariel sarietan haugati izango diren pelikulak ere.
Ariel mexikarretarako aukeratu dituzten lanak 'Grupo 7', Daniel Galparsororen 'Invasor' eta 'Blancanieves' dira. Pablo Bergeren "Blancanieves", Fernando Truebaren "El artista y la modelo" eta Alberto Rodriguezen "Grupo 7" dira atzerriko lan onenaren Oscar saria eskuratu dezaketen filmak.
Fernando Truebak Oscar saria eskuratu zuen "Belle Epoque" pelikulagatik eta hautagai izan zen iaz "Chico & Rita". Aurten "La artista y la modelo" lanarekin bueltatu daiteke Oscar sarietara: frantzesez grabatutako lana da eta Claudia Cardinale, Jean Rochefort eta Aida Folch dira protagonistak.
Bere aldetik, Pablo Bergeren "Blancanieves" pelikulan Maribel Verdu da protagonista eta Grimm anaien ipuinaren adaptazio mutua da. Truebaren lana bezala, oraindik ez dute aretoetan estreinatu eta Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorraren borrokan izango da, irailaren 21etik aurrera.
Horrela, Alberto Rodriguezen "Grupo 7" pelikulan Mario Casas eta Antonio de la Torre dira protagonista nagusiak eta Espainian estreinatu duten bakarra. Lehiatiletan harrera beroa izan zuen eta 92ko Expon Sevillan, kokatzen den polizia lana da.
Irabazlea irailaren 27an jakingo dugu, akademiako kideek bigarren aldiz botoa eman ostean. Horrela, 'Blancanieves', 'Grupo 7' edota 'El artista y la modelo'pelikuletako bakar batek hartuko du 'Pa Negre' pelikularen lekukoa Oscarretarako lasterketan.