Itxi

Estreinaldia

'Camera obscura', askatasun bila

Euskal Telebistaren partaidetza duen pelikula hori Donostiako Zinemaldiko Zinemira sailean izango da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Ostiralean estreinatuko dute Maru Solores zuzendari donostiarraren "Camera obscura" filma. Familiak oso babestua duen nerabe itsu bat du protagonista. Euskal Telebistaren partaidetza duen film hau Donostiako Zinemaldiko Zinemira sailera joango da.

Jaqueline Duarte Bilbora hurbildu da gaur filmaren aurrestreinaldira. Ane da filmean, 13 urteko neskatxa nerabe itsua.  Urritasun hori dago istorioaren oinarrian, baina familiakoen gehiegizko babesa gaindituz askatasun bila dabilen beste edozeinen istorioa izan daiteke.

Ane pertsonaiaren sinesgarritasuna sendotzeko ikusmen urritasuna duen neskato bat aukeratzea erabaki zuten.

Hala aitortu digu Jaquelinek ere. Baina, familiakoen muga eta gabeziak ere erretratatzen ditu. Udaldiko hondartzaren argitasun eta etxe barruko iluntasunen arteko kontrastean errodatu zen.

Ostiraleko estreinaldia eta gero Zinemaldiko Zinemira sailean izango dugu.

Bideoak (1)