Pelikulak
'Camera obscura' eta 'Total Recall' filmaren bertsioa, estreinaldiak
Espainia Oscar sarietan ordezkatzeko lehen aukeraketan sartu ostean, 'Grupo 7' aretoetara itzuliko da. 'Total recall'en bertsioa ere izango da ikusgai, Colin Farrel eta Jessica Biel protagonistekin.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Colin Farrel aktorea pantailetan izango da, Total recall pelikularen bertsioaren protagonista gisa. Asteko estreinaldi nagusia izango da, baina Camera obscura EITBren partaidetza duen filma eta Grupo 7 pelikularen buelta (Espainia Oscar sarietan ordezkatzeko lehen aukeraketan sartu dute) ere izango dira zinema-aretoetan.
Colin Farrel aktorea, Kate Beckinsalekin eta Jessica Bielekin batera, da Total recall lanaren bertsioaren protagonista. 1990ko jatorrizko pelikulan, Arnold Schwarzenegger eta Sharon Stone ziren protagonistak. Argumentu bera dakar bertsio berriak, baina estetika berrituta.
Ane 13 urteko neskaren gainditze istorioa da Camera obscura. Ikusmena galdu du, eta argazkigintzan eta Antonio osabarengan ilusio berriak aurkituko ditu.
Familia baten afari batek kaosa sortuko du El nombre pelikulan. Frantziar estiloko komedia da, eta Vicent eta Anna dira protagonistak. Oraindik jaio ez den umearen izena erabakitzeko, eztabaida latza izango dute senideekin.
Bepo eta Lourdes elkarrekin maiteminduta daude, baina ez dakite haien nagusiek hitzarmen bat dutela. Pecados pelikulan, tabuen eta hutsik dagoen herri txiki bateko kulturaren aurka egiten saiatuko dira.
Una botella en el mar de Gaza pelikulan, Talen, Frantzian jaio zen baina Jerusalemen bizi den gazte baten, istorioa kontatzen dute. Bakea bilatzen saiatuko da, eta, horretarako, bi herrien arteko gorrotoari uko egingo dio, botila baten barruan mezu bat sartuta.
Charles eta Gabriel gazte abenturazaleek bidaia bati ekingo diote, bizikletan, Erase una fe pelikulan. Nepal, Errumania eta Senegal herrialdeak bisitatuko dituzte.
Mario Casas eta Antonio de la Torre dira Grupo 7 pelikulako protagonistak. Espainia Oscar sarietan ordezkatzeko lehen aukeraketan sartu dute, eta horregatik itzuli da zinema-aretoetara.