Estreinaldia
Gernikako bonbardaketak utzitako sarraskia, Zinemaldian
Erredakzioa
'Gernika Bonbapean' fikziozko telesaila estreinatu ETBk, Victoria Eugenia Antzokian egin duten gala berezian.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Luis Mariasek zuzendutako Gernika Bonbapean bi ataletako 'tv movie'a Zinemaldian estreinatu dute astearte honetan, ETBk Victoria Eugenia Antzokian egin duen gala berezian.
Gernika Bonbapean lanak bi atal ditu, 75 minutukoa bakoitza, eta elkarren artean lotura duten hainbat istorio kontatuko ditu. Istorioetako batzuek benetako pertsonaia historikoak dituzte oinarri; beste batzuek, berriz, fikziozkoak. Gernikako herriak 1937ko apirilaren 26an Kondor Legioarengandik jasandako eraso ikaragarria da guztien lotura.
Aktore taldean, Marc Clotet, Aitor Mazo, Lander Otaola, Teresa Calo,Egoitz Sanchez, Sara Casasnovas, Roberto Alvarez, Antonio Dechente, PepTosar eta Ramon Bareak daude. Ekoizpenean lan-talde zabala aritu da: 60 teknikari, 43 aktore eta 700 lagunetik gora aritu dira figurante. Donostian, Hernanin, Oñatin, Oiartzunen eta Burgosen ibili dira filmatzen. Donostian, hain zuzen ere, Miramar jauregian, Aieteko jauregian eta Villa Soroan barruko irudiak filmatu dituzte.
Euskal Telebista, Erpin 360º, Vertice Cine eta Baleukok ekoitzitako lana da, eta, ETBrekin batera, TV3,TVG eta Canal Surrek ere hartu dute partee ekoizpenean. Halaber, ICAA eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza ere izan dute.
Elkarren artean lotura duten hainbat istorio
Elkarren artean lotura duten hainbat istoriok osatzen dute filma. Horietako batek 17 urteko Txato du protagonista, guraso langileen seme inmigrantea. Jesusen istorioa da bestea, Txatoren lagun mina, familia karlistakoa. Marinaz maiteminduta dago Txato. Neskak, ordea, Angel du gogoko, gazte bihurri eta Miarritzera ihes egin duen familia aberatsaren semea.
Hau jazotzen den unean bertan, Mola Generala, Espainiako Iparraldeko erreboltarien burua, Bilbon sartzeko plana lotzen ari da. Bere aginduetara dago Von Richtofen koronela, Condor Legioa alemaniarraren burua.
Eta azkenik, kanpoko begiraleak ere badu zer esanik, George Steer berriemaile britainiarra, alegia, errepublikarren aldekoa eta kausa errepublikarraren defendatzailea.