Itxi

Irailaren 30etik aurrera

Donostiako Zinemaldia Bilbo eta Iruñera iritsiko da

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Astelehenetik aurrera, Donostiako zinema jaialdian ikusgai egon diren hainbat pelikula proiektatuko dituzte Bizkaiko hiriburuko Azkuna Zentroan eta, Nafarroako hiriburuan, Golem Baionan.

"Marco" Bilbon eta Iruñean egongo da ikusgai. Argazkia: David Herranz.

Amaitu berritan, Tardes de soledad Albert Serraren pelikulak jasotako Urrezko Maskorraren ondorengo oihartzuna oraindik isildu ez dela, Donostiako Zinemaldian ikusgai izan diren hainbat film Bilbon eta Iruñean izango dira ikusgai gaurtik, irailak 30, aurrera.

Bilbon, Azkuna zentroko Golem Alhondiga zinema aretoetan, ikusgai izango dira Marco (astelehena, 19:00), Sujo (asteartea 19:00), Anora (asteazkena, 19:00), The substance (osteguna, 19:00), Querer Alauda Ruiz de Azuaren telesaila (ostirala, 18:00), Dragoi-jagolea (larunbata, 12:00), Gülizar (larunbata, 18:00), El úlitmo suspiro (larunbata, 20:00), Robotia (igandea, 12:00), Azken erromantikoak (igandea, 18:00) eta Quand vient l'automne (igandea, 20:00).

Sarrerak bost euroan daude salgai.

Iruñean, bestalde, bost film egongo dira ikusgai gaurtik, astelehenarekin, ostiralera arte, 19:30etik aurrera egunero, 6 euroko prezioan.

Astelehenean, Le dernier souffle Costa Gavrasen filma egongo da ikusgai, asteartean Marco, asteazkenean The End, ostegunean Emilia Pérez eta ostiralean The substance.