Itxi

Azken Donostia sariak

Dustin Hoffman, Ewan McGregor eta Tommy Lee Jones Donostian dira

Erredakzioa

Ostegun honetan iritsi dira hiru izar handiak Zinemaldira. Maria Cristina hotelaren sarreran egun bizia bizi dute gaur.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Dustin Hoffman, Tommy Lee Jones eta Ewan McGregor aktore ezagunak Donostian dira dagoeneko. Aurtengo azken hiru Donostia sariak jasoko dituzte Zinemaldian, eta Ewan McGregorrek berak gaur bertan gainera.

Tommy Lee Jones izan da Donostiara iristen lehena. Traje eta korbata soinean, oso azkar sartu da hotelera, bertan bildutakoak eskuarekin oso arin agurtu ondoren.

Jarraitzaileekin jarrera gertuagoa agertu du Ewan McGregor aktore gazteak. Eguzkitako betaurrekoak jantzita, sinatu eta argazkiak atera ditu bertan zain zituenekin.

Dustin Hoffman izan da Donostiara iristen azkena. "Dustin, Dustin" oihuekin hartu du jendeak izar handia, baina argazkilariekin bakarrik atera ditu argazkiak aktoreak.


Albisteak (1)

Bideoak (3)