Itxi

Sariak

"El sueño de la sultana", Europako Zinemaren Sarietarako izendatuta

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Europako Zinema Akademiak animaziozko pelikula onenaren ataleko izendatuak iragarri ditu gaur. Sariak abenduaren 7an banatuko dituzte, Luzernan, Suitzan.

"El sueño de la sultana"

Europako Zinema Akademiak Europako Zinemaren Sarietan animaziozko film onenaren saria jasotzeko izendatuta dauden filmen zerrenda iragarri du gaur, asteazkenarekin, eta El sueño de la sultana Isabel Hergueraren pelikula bost izendatuetako bat dela jakin dugu.

EITBren parte-hartzea duen filmaren aurkariak Flow, Living large, Savages eta They shot the piano player Fernando Truebaren eta Javier Mariscalen lanak izango dira.

Sariak abenduaren 7an emango dituzte, Luzernan, eta gainerako ataletako izendatuak (Europako film, zuzendari, emakumezko aktore, gizonezko aktore, gidoi eta dokumental onenak) azaroaren 5ean jakinaraziko dituzte.