Zinema
'Oddity' pelikulak lortu du Beldurrezko Zinemaren 35. Asteko film luze onenaren saria
EITB MEDIA
Film labur onenaren saria, berriz, Nina Gantzen Wander to Wonder-entzat izan da, eta animaziozko film labur onena izateagatik saritu dute Matteo Buraniren Playing God.
Gaur, ostirala, eman du ezagutzera Heidi Honeycuttek, Asier Mensurok eta Rocio Morenok osatutako epaimahaiak Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Asteko palmaresa, eta Oddity (Damian McCarthy, 2024) film luzeak jaso du pelikula onenaren golardoa.
Film labur onenaren saria, berriz, Nina Gantzen Wander to Wonder-entzat izan da, eta animaziozko film labur onena izateagatik saritu dute Matteo Buraniren Playing God. Lehena, "unibertso berezia sortzeagatik eta berez animazioaren historiaren une bat halako nostalgiaz eta dekadentziaz iradokitzeagatik" goratu dute.
Espainiako film labur onena ere saritu dute ikusleek, eta La Vallak lortu du, hain zuzen ere, saria 35. edizio honetan.
Bestalde, epaimahaiak erabaki du Europako fantasiazko film labur onenaren zilarrezko Méliès saria Etorriko da (eta zure begiak izango ditu) filmari ematea, "bere estilo bisual originalagatik, pandemiaren gaineko bere ikuspegi berritzaileagatik, eta istorio konplexua eraikitzeagatik, geruza, ikuspegi eta irakurketetan joria".
Bukatzeko, EITBren saria ere eman dute gaurkoan, eta Xanti Rodriguezen Gizakik eskuratu du.
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Astea iluntzean amaituko da Donostiako Antzoki Zaharrean, Una ballena (2024) pelikularen emanaldiarekin.