Itxi

Estreina

"Faisaien irla" pelikula Göteborgeko zinema jaialdian estreinatuko dute

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Asier Urbieta zuzendariaren lehen film luzea Suediako jaialdiko International Competition atalean lehiatuko da. Jone Laspiur eta Sambou Diaby dira "mugako thriller" honen protagonistak.

Asier Urbieta, Sambou Siaby eta Jone Laspiur, filmatzen. Argazkia: © Nicolàs de Assas.

Faisaien irla Asier Urbietaren lehen film luzea Göteborgeko zinema jaialdiaren 48. edizioan estreinatuko dute, urtarrilaren 25ean. Zinema jaialdia urtarrilaren 24tik otsailaren 2ra egingo dute, eta Azken erromantikoak David Perez Sañudoren bigarren film luzea ere ikusi ahalko da Suediako hirian, Ingmar Bergman Competition atalean. Zuzendariaren lehen edo bigarren filmak izanik, originaltasun eta kalitate artistiko handia erakusten duten pelikulak biltzen ditu atal horrek.

Faisaien irla Andoni de Carlosekin (Handia) batera idatzi du Urbietak, euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz filmatu dute, eta protagonistak Jone Laspiur (Akelarre, Ane, Negu hurbilak) eta Sambou Diaby debutaria dira. Gainera, Itziar Ituñoren eta Josean Bengoetxearen kolaborazio berezia ere badu pelikulak.   

Halako batean, hilotz bat agertuko da Faisaien Irlan, eta horrek hankaz gora jarriko du Laida eta Sambou Bidasoako mugan zoriontsu bizi den bikotearen bizimodua.

EITBren parte-hartzea duten bi pelikula horiek ez ezik, Soy Nevenka euskal ekoizpena ere ikusi ahalko da Göteborgen, Masters atalean.

Albisteak (1)