Estrenos
Ben Afflecken 'Argo' zinema-aretoetara heldu da
Gainera, 'Ruby Sparks', 'Animals' eta Takeshi Kitanoren 'Outrage' estreinatuko dira aste honetan. Zuzendari japoniarraren filma duela bi urte estreinatu zuten bere jaioterrian.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Ben Affleck eta Mel Gibson aktoreek akziozko pelikulak eta komediak aurkezten dituzte aste honetan. "Argo" eta "Vacaciones en el infierno" lanak aurkeztuko dituzte, hurrenez hurren. Gainera, "Ruby Sparks" lan erromantikoa eta "Hotel Transilvania" animaziozko filma aurkeztuko dituzte zinema-aretoetan.
Ben Affleckek zuzentzen du "Argo", eta protagonista ere bada. 1980an izandako gertakari bat kontatzen du, Teherango Estatu Batuetako enbaxadan sei funtzionarik bizitakoa, hain zuzen ere, Irango bahituen krisialdian.
Zortea ez da Mel Gibsonen alde jartzen Adrian Grunberg zuzendariaren "Vacaciones en el infierno" lanean. Milioiak eskuratu ostean, Driver pertsonaiak ametsetako egunak igaron nahi ditu.
Jonathan Dayton eta Valerie Farisek, "Pequeña Miss Sunshine" pelikula arrakastatsuko egileek, "Ruby Sparks" lana aurkezten dute. Amodio magikoa lantzen duen komedia da, errealitatearen mugak gaindituz: Paul Dano eta Zoe Kazan dira protagonistak.
Drakula eta munstro famatuenak "Hotel Transilvania" animaziozko filman agertzen dira. Espainiako bertsioan Santiago Seguraren, Alaskaren, Mario Vaquerizoren, Clara Lagoren eta Dani Martínezen ahotsak ageri dira.
"La pequeña venecia" gurera heltzen da Veneziako jaialdian izan ostean. Bi kulturen arteko istorio poetikoa, Asiakoa eta Europakoa, eta kanaletako uren inguruan aritzen da, mugak gaindituz.
Marçal Forés zuzendari kataluniarrak lehen lan luzea aurkeztu du, "Animals" izenekoa. Sitgesen eta Donostiako Zinemaldian izan zen eta nerabe bat du protagonista (Oriol Pla aktorea sartzen da bere paperean) eta bere lagunik onena pelutxezko hartz bat da: pentsatzen du, mugitzen da, baina ingelesez komunikatzen da bakarrik.
Takeshi Kitano zuzendariaren "Outrage" thrillerra zinema-aretoetara heldu da, Japonian estreinatu eta bi urte beranduago. Yakuza taldeen boterearen borroka azalarazten du, anbizioa, traizioa eta mendekua ageri direlarik.