Zinema jaialdia
'Cockneys Vs Zombies' garaile, Donostiako Beldurrezko Zinemaren Astean
Erredakzioa
Publikoaren saria lortu du film luzeen atalean. Martin Roseteren 'Voice Over' lanak eskuratu du epaimahaiaren film labur onenaren saria.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Erresuma Batuko Cockneys Vs Zombies film luzeak (Matthias Hoene) irabazi du aurten Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen Publikoaren saria. Ostiral honetan bukatuko da XXIII. edizioa, Pascal Laugier zuzendariaren The Tall Man lanarekin.
Aurretik, baina, aurtengo palmaresaren berri eman du epaimahaiak. Cockneys Vs Zombies lanarekin batera, Voice Over, Bendito Machine IV, Nostalgic Z. eta El último onvre bibo filmak ere saritu dituzte.
Guztira, Europako bederatzi lan, AEBetako sei film eta Asiatik etorriko bost pelikula lehiatu dira aurtengo edizioan.
Hona hemen palmaresa:
EPAIMAHAIAREN SARIA FILM LABUR ONENARI
Voice Over. Martin Rosete. Espainia (2011).
ZILARREZKO MÉLIÈS SARIA EUROPAR FILM LABUR ONENARENTZAT
Bendito Machine IV. Jossie Malis. Espainia (2012)
GAZTE EPAIMAHAIAREN SARIA FILM LABUR ONENARI
Nostalgic Z. Carl Bouteiller. Frantzia (2012)
IKUSLEEN SARIA FILM LUZE ONENARI
Cockneys VS Zombies. Matthias Hoene. Erresuma Batua (2012).
IKUSLEEN SARIA FILM LABUR ONENARI
Nostalgic Z. Carl Bouteiller. Frantzia (2012).
IKUSLEEN SARIA ESPAINIAKO FILM LABUR ONENARI
El último onvre bibo. Dani Aguirre, Luna Martin (2012).