Itxi

Sail berria

Sam Ortíren film bizarroak Zinebira heldu dira

Plastilinarekin egiten ditu ikusentzunezko lanak, baina ez dira umeentzat egindako pelikulak, helduentzat baino.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Bizarro arraroa denari esaten zaio eta ausarta denari ere bai. Zinema ulertzeko modu bat ere bada. Animazioan maisu den Sam Ortí, Bilbon da. Zinebik ekarri du eta gaur bere lana ikusteko aukera egongo da.

Sam Ortík plastilinarekin egiten du ikusentzunezko bizarrismoa eta argitu egiten du berak, plastilinazkoa izan arren bere zinema ez da umeentzat, helduentzat baino. Zinema transgresio izan behar dela dio, zeozeren aurka errebelatu behar dela, bestela ez duela merezi. Sam orain egiten ari den filma, esaterako, horren adibide: Exorzistaren istorioa balitz bezala, baina Isabel Pantoja protagonista duela diosku.

Toreroak, guardia zibilak eta odol asko: plastilina gorria asko erabiltzen du. Horren atzetik, baina, lan handia dago: plastilinarekin zazpi segunduko animazioa egiteko egunbeteko lana behar da. Film bat: lauzpabost urte.

Gaur Zinebin Samen ia lan guztiak ikusi ahal izango dira Kaostikak antolatu duen zikloaren barruan.

Bideoak (1)