Itxi

Heriotza

Azken agurra eman diote Tony Leblanc aktoreari

Erredakzioa

Madrileko bere etxean zendu zen larunbatean, 16:30ean, bihotza geldituta. Jende ugari pasa da hil-kaperatik aktore entzutetsuari agur esateko.

Tony Leblanc Madrileko bere etxean hil da. Efe.

Tony Leblanc aktoreari azken agurra eman diote Madrileko La Almudena hilerrian. Hiloberatzean senitartekoak bakarrik izan dira. Lagunek eta lankideek hil-kaperan egin diote azken agurra aktore entzutetsuari.

Hil-kapera 16:00etan itxi dute. Bertan bi liburu jarri dituzte doluminak ematea nahi dutenek euren mezuak idatzi eta sinatzeko.

Larunbatean zendu zen

Tony Leblanc aktore espainiarra Villaviciosa de Odoneko etxean hil zen, Madriletik gertu, 90 urte zituela. Heriotza bihotza geldituta etorri zitzaion, familiaren arabera.

Leblanc larunbateko 16:30ak aldera zendu zen.



Albisteak (1)