Itxi

Aukeraketa

Dupontel, Ozon, Kore-eda eta Curtis, Zinemaldiko Perlak atalean

Hautaturiko filmen artean, aurreko Berlingo jaialdian Urrezko Hartza irabazi zuen filma dago, baita izen handiko zuzendarien azken lanak ere; besteak beste, François Ozon, Hayao Miyazaki, etab.

'Jeune et Jolie', Francois Ozonena. Argazkia: Zinemaldia

Dupontel, Curtis, Cuarón, Ozon, Miyazaki, Panh, Kore-eda, Zhangke eta Gilliam, beste hainbat zuzendariren artean Donostia Zinemaldiako Perlak sailean lehiatuko dira. Urtean zehar mundu osoan ekoitziriko film onenen panorama interesgarria eskainiko digu aurten ere Donostia Zinemaldiaren Perlak sailak. Atalak biltzen dituen lanak nazioarteko zinema-jaialdirik garrantzitsuenetan izanak dira hona iritsi baino lehen, edo jada estreinatu dira hainbat herrialdeetan. Hautaturiko filmen artean, aurreko Berlingo jaialdian Urrezko Hartza irabazi zuen filma dago, Pozitia Copilului / Child's Pose, baita izen handiko zuzendarien azken lanak ere; besteak beste, François Ozon, Hayao Miyazaki, Terry Gilliam, Jia Zhangke eta Rithy Panh zinemagileenak.

Perlak saileko filmak ikusleen Wuaki.TV saria jasotzeko lehiatuko dira. Saria saileko film bakoitzaren lehendabiziko emanaldi publikoan diren ikusleek emango dute. Publikoaren Wuaki.TV sariak bi sari biltzen ditu: film onenaren saria, 50.000 euroz hornitutakoa, eta Europako film onenaren saria, 20.000 euroz hornitutakoa. Ikusleen Wuaki.TV saria filmaren Espainiako banatzaileari emango zaio.

Hauek dira Donostiako Zinemaldiko Perlak atalean parte hartuko duten filmak:

9 mois ferme: Albert Dupontel (FRANTZIA)

About Time: Richard Curtis (ERRESUMA BATUA)

The Face of Love: Arie Posin (AEB)

Fruitvale Station: Ryan Coogler (AEB)

Gloria: Sebastián Lelio (TXILE-ESPAINIA)

Gravity: Alfonso Cuarón (AEB)

Jeune et jolie: François Ozon (FRANTZIA)

Kaze tachinu / The Wind Rises: Hayao Miyazaki (JAPONIA)

L'image manquante: Rithy Panh (FRANTZIA-KANBODIA)

Narco Cultura (Narko Kultura): Shaul Schwarz (AEB)

Pozitia copilului / Child's Pose: Calin Peter Netzer (ERRUMANIA)

Soshite chichi ni naru / Like Father, Like Son: Hirokazu Kore-eda (JAPONIA)

Tian zhu ding / A Touch of Sin: Jia Zhangke (TXINA-JAPONIA)

The Zero Theorem: Terry Gilliam (ERRESUMA BATUA-AEB)

Albisteak (1)

Informazio gehiago (1)