Itxi

Gehituren aintzatespena

'Neskalagun berria' François Ozonen filmarentzat, Sebastiane saria

Erredakzioa

Gehitu euskal gay, lesbiana, transexual eta bisexualen elkarteak ematen duen saria 2012an Urrezko Maskorra irabazi zuen zuzendariaren filmarentzat izango da.

Filmeko lantaldea, Zinemaldian. Argazkia: Efe.

Gehituk, Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkarteak eta, haren izenean, Gehituko bazkideek eratutako Sebastiane Sariaren Epaimahaiak, Sebastiane 2014 saria “Neskalagun berria” François Ozonen filmari ematean ebatzi du.

 

Zuzendariak “joko bat” proposatzen digu lan honetan, “itxuraz friboloa, baina maskulinitatearen eta feminitatearen etiketa eta ereduak auzitan jartzen dituena”. Epaimahaikideek goraipatua dutenez, “horrekin norberaren askatasunerantz aurrerapausoak ematen laguntzen du filmak, norberaren identitatea berresten lagunduz".

 

François Ozonek film honekin aldarrikatzen duenez, “haur guztiek dute eskubidea beren familiak errespetu beraz tratatuak izan daitezen, familia horiek nork eratzen dituzten gorabehera”.

 

Halaber, epaimahaiak esker ona adierazi dio Zinemaldiaren Hautaketa Batzordeari aurtengo edizioan hautetsi dituen LGTB filmak direla-eta.