Itxi

Donostia Saria

Benicio del Toro: 'Zaila da kameraren aurrean egoteko adorea biltzea'

Erredakzioa

Puertorricar aktoreak prentsaurreko eskaini du Donostiako Zinemaldian, ibilbide osoaren omenez gaur gauean (zuzenean, eitb.eus-en) Donostia Saria jaso aurretxoan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

James Bonden pelikula batean gaizkilearena eginez zineman debutatu eta 25 urtera, Benicio del Torok Donostiako Zinemaldiaren 62. edizio honen bigarren Donostia Saria jasoko du. “Escobar: paraíso perdido” filma aurkeztera etorri da Del Toro Gipuzkoako hiriburura.

 

“Aktore lanetan hasi nintzenean, ez nuen sekula pentsatu horrelako sari bat jasoko nuela, ametsetan ere ez”, esan du gaur puertorricar aktoreak, aintzatespena jaso baino ordu pare bat lehenago. “Tamaina honetako sari bat, ibilbide osoa aintzat hartzeko sari bat, emango didaten lehen aldia da”, erantsi du.

Irribarrea uneoro ezpainetan, “Traffic” filmean egindako lanagatik Oscar saria irabazi zuen aktoreak lankide guztien lana goraipatu du: “Ipuin bat irudikatzeko kameraren aurrean jartzea oso zaila da”, adierazi du.

Andrea di Stefano aktoreak idatzi eta zuzendu du “Paraíso perdido”, eta Pablo Escobar narkotrafikatzaile kolonbiarraren bi aldeak erakusten ditu: gaizkile gorrotatu baina maitatua, hiltzaile zitala eta familiaburua.

“Batzuentzat, Robin Hood izan zen; beste batzuentzat, munstro bat”, esan du Del Torok Donostian. Filma prestatzen ari zen bitartean, Pablo Escobarrek legea ezarri zuen garaian “Kolonbiak sufritu zuen mina” sentitu duela ere aipatu du aktoreak.

Albisteak (1)

Bideoak (2)

Informazio gehiago (1)