Itxi

Sariak

Zinemaldiko Publikoaren Saria 'Lurraren gatza' filmarentzat

Erredakzioa

Itxiera galan banatuko dituzten sari nagusien zain, besteak beste “Lurraren gatza”, “Istorio basatiak”, “Zuritxoak”, “Uharte minimoa” eta “Loreak” goraipatu dituzte, bestelako aintzatespenekin.

"Lurreko gatza"

“Lurraren gatza” Wim Wendersen eta Juliano Ribeiro Salgadoren film dokumentalak eramango du Publikoaren Saria Donsotiako 62. Zinemaldian, jaialdiaren antolatzaileek iragarri dutenez. Halaber, “Istorio basatiak” Ricardo Darin, Leonardo Sbaraglia eta beste hamaika aktoreren lana jasotzen duen argentinar filmak irabazi du publikoak europar film gustukoenari ematen dion golardoa.

 

“Zuritxoak” Alonso Ruizpalaciosen mexikar road movie-ak Gazteariaren Saria lortzeko merezimenduak egin ditu, eta “Buscando a Gastón” Patricia Perezek Gaston Acurio sukaldariari buruz sortutako filmak Tokyo Gohan Film Festival saria bereganatu du. Fipresci saria “Phoenix” (Christian Petzold) alemaniarrarentzat izango da.

 

“Bigarren aukera” Susanne Bier Oscar saridunaren filmari Signis saria eman diote, eta arlo horretan “Loreak” euskarazko film laburra ere goraipatu dute: Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren lanari aipamen berezia egin diote. Gipuzkoako Odol-emaileen Elkarteak “Tigreak” Danis Tanovicen filma saritu du.

 

Halaber, aurten, Feroz Zinemaldia saria eman dute lehenengoz. “Uharte minimoa” Alberto Rodriguezen lanarentzat izan da Espainiako Zinema Informatzaileen Elkarteak ematen duen saria, eta Raul Arevalo aktoreak jaso du Ricardo Darinen eskutik.

 

 

Sari nagusien irabazleak amaiera galan iragarriko dituzte, 20:30etik aurrera, Kursaalen.