Golardoa
Francis Ford Coppola zinemagilea, Arteen Asturiasko Printzesa saria
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
19 herrialdetako 31 hautagai lehiatu dira golardo ospetsua lortzeko.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Francis Ford Coppola (Detroit, 1939) estatubatuar zinemagileak jasoko du Arteen Asturiasko Printzesa saria, epaimahaiak jakinarazi duenez. 19 herrialdetako 31 hautagai lehiatu dira golardoa lortzeko.
Coppola AEBko zinemagintzaren berritzaile nagusietakoa izan zen 70eko hamarkadan. Horren lan garrantzitsuenak The Godfather trilogia (1972, 1974 eta 1990), Apocalypse Now (1973) eta Bram Stoker's Dracula (1992) izan dira.
Aurten aurrenekoz, sariek Leonor Borboikoa Espainiako Koroaren oinordekoaren izena dute.
Epaimahaiaren esanetan, Coppola "narratzaile aparta" da, "berritzailea" eta "industriaren eraldaketa eta kontraesanak ulertzeko ezinbestekoa".
"Zinemaren historian leku garrantzitsua du. Horren ibilbidea sormen independentziari eusteko etengabeko borroka izan da, zuzendari, ekoizle zein gidoilari gisa", gaineratu dute, epaimahaiaren presidenteak, Jose Llado enpresaburuak, irakurritako aktan.
Halaber, "boterearen eta gerraren zentzugabekeriaren inguruan egindako esplorazioak" ere goratu dituzte. "Coppolaren lanak egungo kulturaren ikono kolektiboak eta unibertsalak dira", azpimarratu dute.