Itxi

63. Zinemaldia

Terence Davies eta Mamoru Hosoda, Urrezko Maskorra lortzeko lehian

N,V, | eitb.eus

Terence Davies, Lucile Hadzihalilovic, Mamoru Hosoda, Jean-Marie eta Arnaud Larrieu, Philippe Lesage, Runar Runarsson, Levan Tutberidze eta Ben Wheatley zuzendariak, Zinemaldiko Sail Ofizialean.

'Bakemono no ko' inoiz Sail Ofizialean lehiatuko den animaziozko lehen lana izango da

Terence Davies, Lucile Hadzihalilovic, Mamoru Hosoda, inoiz Sail Ofizialean lehiatu den animaziozko lehen filma aurkeztuko duen japoniarra, Jean-Marie eta Arnaud Larrieu, Philippe Lesage, Runar Runarsson, Levan Tutberidze eta Ben Wheatley zuzendarien lan berrienak Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean ikusi ahalko dira datorren irailaren 18tik 26ra.

Pelikula horiekin batera, aurretik iragarritako tituluak izango dira zinema jaialdiko sail nagusian: Amama (Asier Altuna), El Apostata (Federico Veiroj), Un dia perfecte per volar (Marc Recha), Eva no duerme (Pablo Agüero), El rey de La Habana (Agustí Villaronga), Truman (Cesc Gay) eta, lehiaketatik kanpo, Mi gran noche (Álex de la Iglesia), Lejos del mar (Imanol Uribe) eta No estamos solos (Pere Joan Ventura).

Antolatzaileen arabera, laster jakinaraziko dute zein film gehiagok osatuko duten Sail Ofizialeko programazioa.

o programazioa.

Albisteak (1)