Zinemaldia
Zinemaldirako sarrerak, salgai
eitb.eus
Hasierako orduetan arazo teknikoak izan ziren txartelen online salmentan, eta horrek zaildu egin zuen sarrerak erosi ahal izatea.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Donostiako Zinemaldiaren 64. edizioko sail guztietarako sarrerak igandean jarri zituzten salgai, Internetez eta Kursaaleko leihatiletan, 09:00etatik aurrera.
Hauek dira salmenta puntuak: Zinemaldi Plazako leihatiletan (Kursaal Elkarguneko beheko solairua) eta Kursaal Elkarguneko leihatiletan (Sail Ofizialeko abonamenduak eta 10 sarreratik beherako erosketak), eta Interneten (www.sansebastianfestival.com eta www.kutxabank.net).
Arazo teknikoak hasierako orduetan
Zinemaldiaren zuzendaritzak ohar baten bidez jakinarazi zuenaren arabera, goizeko 08:55etik 12:50era bitartean txartelak saltzeko erabilitako online zerbitzuan "programazio-akats bat" egon zen, eta horrek esponentzialki gehitu zituen jasotako eskaerak.
Ohar berean jasotzen zenez, "salmenta ez da inongo unetan erabat geratu" (aldi horretan 25.000 transakzio egin dira); hala ere, tarte horretan, "hainbatek ezin izan zituen bere txartelak normaltasunez erosi", akats hori zela-eta.
13:00az geroztik zerbitzu guztiek normaltasunez funtzionatzen zutela adierazi zuen antolakuntzak.
Sail ofizialetako sarrerak
Irailaren 9an Sail Ofizialeko galetarako sarrerak jarri zituzten salgai (Inaugurazioa, Donostia Sariak eta Klausura), Internet bidez.
Sarrerak beste leku hauetan ere erosi ahal izango dira: Victoria Eugenia Antzokian, Tabakaleran, Príncipe zinema-aretoetan (hilaren 16tik aurrera) eta Trueba eta Antiguo Berri zinema-aretoetan (hilaren 17tik aurrera). Antonio Elorza Belodromoko sarrerak Antonio Elorza Belodromoko lehiatilatan bertan ere izango dira salgai saioak hasi baino bi ordu lehenago.
Saio bakoitzeko gehienez 4 sarrera erosi ahalko ditu pertsona bakoitzak.
San Telmo Museoko emanaldietarako sarrerek dohainik izango dira eta gonbidapenak Zinemaldi Plazako leihatiletan jaso beharko dira.
o beharko dira.