Saria
Gael Garcia Bernalek Latinoamerikako zinemaren aldeko aldarria egin du
Agentziak | Erredakzioa
Mexikar aktore, zuzendari eta ekoizleak Zinema Latinoaren Jaeger-LeCoultre saria jaso du gaur, larunbatarekin, Donostiako Zinemaldian.
Gael Garcia Bernal mexikar aktore, zuzendari eta ekoizleak Zinema Latinoaren Jaeger-LeCoultre saria jaso du gaur, Donostiako Zinemaldiaren 64. edizioan, eta sari honen bitartez jaialdiak zinema latinoaren garrantzia azpimarratzeko egin duen saiakera eskertu du.
Gainera, pelikula latinoak egiten diren herrialdeetan ikus egin daitezen politika kultural “askoz oldarkorragoa” egin behar dela aldarrikatu du, “horrela bakarrik haziko baikara istorio ikaragarriak gauzatzeko adina”.
Garcia Bernalek “Neruda” Pablo Larrainen filma aurkeztu du Donostian, Pablo Neruda poetak eta Txileko Alderdi Komunistak Gonzalez Videla presidentearen aldetik pairatu zuten jazarpena kontatzen duen pelikula.
Garcia Bernalek gaztelaniazko zinema aldarrikatu du, eta “gure filmak, zinema latinoa, gure herrialdetan ikus daitezela lortzeko moduren bat egon behar da”, esan du. “Zentzu horretan, kultura politika askoz oldarkorragoa behar dugu, gure pelikulak ikus daitezen, espainiarrek mexikar zinema ikus dezaten, mexikarrek espainiarra…”.
Donostia, "hiri ikaragarria"
Donostiari dagokionez, hiria bere lanari esker ibili duen mapako, mundua ezagutzeko den modurik onenetako bateko, “zati nagusietako bat” dela esan du. Garcia Bernalen ustez, Gipuzkoako hiriburuak “onberatasun betierekoa” eta “neurri egokia” ditu, “ikaragarria” da. hiria “Hiriaren zale amorratua naiz lehenengoz 2000. urtean ‘Amores perros’ aurkeztera etorri nintzenetik”, gehitu du.