Kargatzen...
Itxi

Sariak

Zinemaldiko euskal zinemaren saria, 'Pedaló' filmarentzat

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Juan Palaciosen lehen film luzeak Irizar saria irabazi du, eta publikoaren saria “I, Daniel Blake” Ken Loachen pelikularentzat izango da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

“Pedaló” Juan Palacios zinemagile gaztearen lehen film luzeak Euskal Zinemaren Irizar saria irabazi du Donostiako Zinemaldiaren 64. edizioan.

Bestalde, “I, Daniel Blake” Ken Loach beteranoaren filmak Publikoaren Saria jasoko du, eta “Ma vie de courgette” umeentzako animaziozko lan frantziar-suitzarra agertuko da palmaresean Europako film onen gisa.

Gazteriaren Eroski saria “Bar Bahar” Maysaloun Hamouden pelikula frantziar-israeldarrak irabazi du. Israeldar pasaportea duten neska palestinar batzuek istorioa kontatzen du: jaioterritik urrun, Tel Aviven, aske bizitzea erabakiko dute.

Sebastiene lesbiana, gay, transexual eta bisexualen gaiak ondoen islatu dituen film onenaren saria “Rara” Pepa San Martinen filmarentzat izan da, eta Espainiako Estatuko zinema kazetariek ematen duten saria, Feroz izenekoa, “El hombre de las mil caras”ek irabazi du.

Lurra Greenpeacek ematen duen saria “L’Odysseé”k jaso du, Jacques Cousteauren bizitza kontatzen duen filmak.

Bideoak (1)