Itxi

Irailaren 26an

Ricardo Darini Donostia saria emateko galarako sarrerak salgai daude

Agentziak | Erredakzioa

Txartelok Zinemaldiaren webgunean eros daitezke, 35 euroan, eta inaugurazio eta itxiera galetarako sarrerak ere salgai daude.

Irailaren 26an jasoko du argentinarrak Donostia saria. Argazkia: Gabriel Machado.

Ricardo Darin aktore argentinarrari Donostia saria emateko galarako sarrerak asteazken honetan, ekainak 28, jarri dira salgai. Ekitaldia irailaren 26an izango da, 65. Donostia Zinemaldiaren baitan, Kursaalen. Programazioa jakitera ematean zehaztuko da ordua, Donostia Zinemaldiak jakinarazi duenez.

Darinek Donostia Zinemaldiaren ohorezko sari garrantzitsuena jasoko du, eta jarraian, "La cordillera" Santiago Mitrek idatzi eta zuzendutako filma proiektatuko da; sarrerak salgai daude dagoeneko, Zinemaldiaren webgunean, 35,75 euroan. Orobat, zinema jaialdiaren 65. edizioaren inaugurazio eta amaiera galetarako sarrerak ere salgai daude, 70,75 euroan.

Gainerako sarrera, irailaren 17an

Gainerako sarrerak irailean jarriko dira salgai. Lehenik eta behin, Culinary Zinema saileko proiekzioetarako eta dagozkien afarietarako sarrerak eskuratu ahal izango dira; irailaren 17an, gainerako sailetarako sarrerak jarriko dituzte eskura, Interneten, Kursaal Zentroko txarteldegietan (hamar sarrera baino gutxiago eta Sail Ofizialeko abonamenduak) eta Zinemaldi Plazako txarteldegietan, Kursaaleko beheko solairuan (hamar sarrera edo gehiago erosteko).

Albisteak (1)