Itxi

Irailak 22-30

Bost film lehiatuko dira Zinemaldian Sebastiane Latino saria lortzeko

eitb.eus

Leer en Castellano

Donostiako Zinemaldiak lesbiana, gay, transexual eta bisexualen aldarrikapen eta balioak hobekien adieazten dituen Latinoamerikako film luzeari ematen dio saria, urtero.

"Corpo Electrico" brasildarra da film aukeratuetako bat

Bost film izango dira lehian V. Sebastiane Latino saria eskuratzeko, 65. Donostia Zinemaldiaren baitan: Marcelo Caetanoren "Corpo Eléctrico" (Brasil), Santiago Giralten "Primavera" (Argentina), Ruben Mendozaren "Señorita María, la falda de la montaña" (Kolonbia), Sebastian Leiloren "Una mujer fantástica" (Txile) eta Nicolas Videlaren "El diablo es magnífico" (Txile).

Donostia Zinemaldiak gogoratu duenez, Sebastiane Latino saria Gehitu elkarteak ematen du, urtero, lesbiana, gay, transexual eta bisexualen aldarrikapen eta balioak hobekien adierazten dituen Latinoamerikako film luzea saritzeko. Epaimahaia Latinoamerikako LGBTI zinemagintzako adituek eta Gehitu Euskal Herriko LGBT elkarteko kideek osatzen dute.

Urteko ekoizpen gehienak ikusi ondoren, epaimahaiak emakumezko pertsonaiak protagonista izan eta emakume transexualen barru-barruko errealitatea islatzen duten filmak nabarmendu nahi izan ditu. "Prostituzioaren moduko estereotipoetatik urrun dauden erretratuak dira, nahiz eta, maiz, eguneroko bizitza aurka duten pertsonaiak bihurtu istorioetako ardatz", adierazi du epaimahaiak.

Horren esanetan, androginiak eta drag munduak ere presentzia handia izan dute, eta "agerira ekarri dute zein mehea izan daitekeen sexu bat bestearengandik bereizten duen hesia". "Zehazgabetasun hori, hirugarren sexua, fisikoaz edo etiketez harago doan norberaren nortasunaren bilaketa bat da; izan ere, betiere gizakia soilik datza azpian", azaldu du.

Albisteak (1)