Zinemaldia
5. fasea: Agur Julia, kaixo Zinemaldia
Xabier Doncel
Donostia
Bagenuen zinemari atentzio apur bat eskaintzeko garaia. Roberts joan da eta beharko lukeen ikusmira berreskuratu du Sail Ofizialak. 'Elisa K' eta 'Gabonetan Etxera', gaurko estreinaldiak.
Goizeko bederatzietako sesioa aldarrikatzeko aprobetxatuko ditut lerro hauek, berriz. Gabonetan Etxera ikustera abiatu gara, sinopsiak "gabon-kanta modernoa" dela azaltzen du eta gure buruan "aurreiritziak, aurreiritziak, aurreiritziak" agertzen dira. Levi Henriksenen kontakizunetan oinarritzen da eta horrek nire harridura areagotu baino ez du egin.
Gabonak bai, baina testuingurua beste edozein garaitan izan zitekeen (gero Bent Hamer zuzendaria prentsaurrekoan azaldu duenez), beraien artean zentzua dute, baina ez dute osotasun bat egiten. Halere, zuzendariak unibertso bat sortzea lortu du, istorioa modu koherentean azaltzeko. Umorea badago (oso garrantzitsua, Santiago Segurak El Gran Vazquezen prentsaurrekoan esan zuen bezala, "samintasun pilo bat" dago Sail Ofizialean), baita surrealismoa eta dezepzioa ere, baina istorioari sakontasun apur bat falta zaio, pertsonai, paisai eta intentzio aniztasunean indargabetuta.
Titularraren bila azaltzen gara kazetariak prentsaurrekoetara, teorian, baina ia inoiz ez dugu lortzen. Ez aktore, zuzendari eta ekoizleek produktua saltzeko gogorik ez dutelako, galdetzen dugunok erantzuna bideratzen dugulako baizik.
Bestalde, Elisa K saiatzen da... bueno, gauza asko egiten saiatzen da. Batez ere, istorio hurbil bat sortzen, eta ez du lortu. Enpatia ere bai, eta hori ere ez du lortu. Katalanez egin dute (ez sinistekoa prentsaurrekoan zuzendariari egin dioten galdera:&' || 'nbsp;"badakizu katalanez egindako film batek zaila duela Espainiako merkatuan irekitzea, ezta?", pelikulak badu paper bat Sail Ofizialaren baitan, baina ez du aspiraziorik.
... eta bihar, euskal zinemaren gala. Gogoz gaude!