IRAILAK 24
Agnes Varda, Donostia Saria: 'Lehen saridun marjinala sentitzen naiz'
Agentziak | Erredakzioa
Belgikako zinemagileak (89 urte ditu) Zinemaldiko 65. edizioko lehen Donostia Saria jaso du. "Askatasuna, kalitatea eta independentzia ekonomikoa" eskatu ditu zinemarentzat.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Agnes Varda Belgikako zuzendariak Donostiako Zinemaldiko 65. edizioko lehen Donostia Saria jaso du igande arratsalde honetan. “Arrakasta komertziala duen jendeari ematen dioten saria da, lehen saridun marjinala sentitzen naiz”, adierazi du saria jasotzean.
Donostiako Victoria Eugenia Antzokian egin dute ekitaldia, Donostia Sarien jatorrizko agertokian. 80. hamarkadaren erdialdean hasi ziren ematen, besteak beste, Gregory Peck, Glenn Ford eta Bette Davies aktoreei eman zieten.
Jose Luis Rebordinos saioko zuzendariak eman dio saria Vardari. Publikoak tente egin dio harrera, txalo zaparrada handi batez, haren ibilbidea errepasatzen zuen bideoa jarri ostean.
“Zinemagintzak zentzua izan behar du, eta ez dirua besterik ez”, adierazi du Vardak, Donostia Saria jaso baino ordu batzuk lehenago emandako prentsaurrekoan. Aintzatespen hori Ricardo Darin eta Monica Bellucci aktoreek ere jasoko dute.
Zinemagileari (89 urte ditu) Hollywoodeko Arteen eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak azaroan ohorezko Oskar bat emango dio izandako ibilbideagatik. Vardak “askatasuna, kalitatea eta independentzia ekonomikoa” eskatu ditu zinemarentzat.
“Nik diru gehiago irabazi nezake, zinema garesti ordaintzen da, baina ez ditut produktuak edo urdaiazpikoa saldu nahi. Horregatik ez ditut publizitate-filmak egiten, eta ez dut diru asko irabazten, baina librea den zinema egiten dut”, nabarmendu du zuzendariak. Prentsaurrekoan hastean, ur-botila bat mahaitik kendu eta lurrean jarri du. “Publizitaterik ez”, esan du.
Askatasuna Nouvelle Vagueko zinemagileek partekatu zuten elementua zela azpimarratu du, nahiz eta partaideen helburuak ezberdinak izan. Horren parte izan zen. Hitz horrek ez duela “ateratzea eta oihu egitea” esan nahi zehaztu du, “ea batek kutxetatik atera ahal duen jakitea baizik”.
Donostia Saria jasotzeagatik “txundituta" dagoela adierazi du Vardak (Brusela, 1928), eta pertsonal “marjinal” batek lortzen duen lehen aldia den galdetu du. Berak “zintzotasunez” lan egiten duela azaldu du, eta dirudik ez duela irabazten. Azaldu duenez, proiektuak finantzatzeko garaian beti izan ditu “zailtasunak”; bere “kategoriako” zinemagileek beti izan dituztela arazo ekonomikoak gaineratu du.
k gaineratu du.