SAIL OFIZIALA
'Morir' filma estreinatuko dute gaur Sail Ofizialean
EITB.EUS
Fernando Franco zinemagilearen bigarren film luzea da 'Morir', eta ETBk ere hartu du parte lan horretan.
Lau pelikula berri aurkeztuko dira, gaur, asteartea, Zinemaldiko Sail Ofizialean: Morir (emanaldi berezia), Soldatii. Poveste din Ferentari / Soldiers. Story from Ferentari, Sollers Point eta Marrowbone (lehiatik kanpo).
Morir filma Fernando Franco zinemagilearen bigarren film luzea da, eta ETBk hartu du parte lan horretan. Francok badu eskarmentua Zinemaldian, bere aurreneko lanarekin, La herida filmarekin, Epaimahaiaren Sari Berezia jaso baitzuen. Marian Alvarez aktoreak Zilarrezko Maskorra jaso zuen La herida filmean egindako lanagatik. Irizar Saria jasotzeko hautagaia ere bada Morir.
Soldatii. Poveste din Ferentari / Soldiers. Story from Ferentari fikziozko film luzea Ivana Mladenovic serbiarrak egin du. Lan honekin egongo da lehenengoz Donostiako zinema jaialdian.
Sollers Point, berriz, Matt Porterfield zinemagilearen azken lana da. Hamilton (2006), Putty Hill (2010) eta I Used to Be Darker (2013) fimen egilea da Porterfield, eta kritika oso onak jaso zituen lan horiekin.
Azkenik, Serfio G. Sanchezek zuzendutako Marrowbone lana ikusteko aukera izango da gaur Sail Ofizialean. Charlie Heaton aktore eta musikari britainiarrak hartzen du parte lan horretan.
e lan horretan.