Amaiera-ekitaldia
Chris Hemsworth Donostian izango da
Agentziak | Erredakzioa
'Thor' Zinemaldiaren amaiera-ekitaldira joango da, 'Garai txarrak El Royalen' pelikula Drew Goddard zuzendariarekin batera aurkeztera.
Chris Hemswoth Zinemaldiaren 66. edizioaren itxiera ekitaldian izango da. Aktorea, Thor eta The Avengers pelikulengatik ezaguna, Drew Goddard zuzendariarekin batera izango da Bad Times at the El Royale (Garai txarrak El Royalen) azken pelikularen Europako estreinaldian.
Drew Goddarden bigarren luzemetraia Zinemaldiaren itxiera ekitaldian ikusi ahalko da. 2012an The Cabin in the Woods filma zuzendu zuen.
Cloverfield eta The Martian pelikuletako gidoilaria eta telebistako produktorea ere izan da. Azken filmean, Hemsworthekin batera Jeff Bridges (Donostia Saria 2004an), Dakota Johnson eta Jon Hamm aktoreek ere hartu dute parte.
Garai txarrak El Royalen pelikulak zazpi ezezagun biltzen ditu iragan iluneko El Royale hotel narriatuan, Tahoe lakuan.