Itxi

SARITUAK

'Oreina' filmak Euskal Zinemaren Irizar Saria eskuratu du

Bestalde, 'Dantza'k Lurra Saria jasoko du eta ‘Un día más con vida / Another day of life' pelikulak, berriz, Donostia Hiria Publikoaren Saria. ETBk hiru ekoizpenak babestu ditu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaueko itxiera galan egingo dute Zinemaldia 2018ko sari banaketa. Gala hasteko ordu batzuk falta badira ere, irabazle batzuen izenak aurreratu dituzte. Horietako hiruren ekoizpena babestu du ETBk.

Koldo Almandozen 'Oreina' filmak Euskal Zinemaren Irizar Saria jasoko du. Zuzendariaren lehen film-luzea da. Txintxua Filmsen ekoizpen hau garaikidea da eta Almandozek mundua erakusten du bere ikuspuntutik.

Telmo Esnalen 'Dantza'k, berriz, Greenpeaceren Lurra Saria eskuratu du, ingurumenaren eta pakearen baloreak erakusten dituelako. 'Campeones' filmeko protagonisten eskutik jaso du saria Txintsua Filmsek.

Azkenik, ‘Un día más con vida / Antoher day of life'k Donostia Hiria Publikoaren Saria lortu du.

Bideoak (1)