Itxi

Irailak 22

'La trinchera infinita'ren eguna, Donostiako Zinemaldian

eitb.eus

Leer en Castellano

Jon Garaño, Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregiren ('Loreak', 'Handia') filma Sail Ofizialean proiektatuko dute gaur, Urrezko Maskorrerako lehian.

Antonio de la Torre eta Belen Cuesta, "La trinchera infinita" pelikulan

Loreak eta Handia filmekin egin zuten bezala (azken horrek Epaimahaiaren sari berezia jaso zuen 2017an), Jon Garañok, Jose Mari Goenagak eta Aitor Arregik Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean aurkeztuko dute beren lan berria: La trinchera infinita.

Andaluzian, Belen Cuesta eta Antonio de la Torre aktoreekin, gaztelaniaz filmatutako drama hunkigarria ikusi ahalko dute gaur Zinemaldian, hain zuzen ere. Antzezleon interpretazio zirraragarriaz gozatu eta Moriartitarren pultsu narratiboan murgiltzeko aukera izango du publikoak hala, baita maisukiro filmatutako hainbat sekuentziarekin txunditzekoa ere.

Gainera, Sail Ofizialetik atera gabe, Ina Weisse alemaniar zuzendariak Das Vorspiel / The Audition Nina Hoss aktorea protagonista duen filma aurkeztuko du, eta Sonthat Gyal txinatarrak gauza bera egingo du La mu yu ga bei / Lhamo and Skalbe lanarekin.

Bestalde, euskal filmei dagokienez, Culinary Zinema sailean, Bittor Arginzoniz. Vivir en el silencio / Bittor Arginzoniz. Living in Silence Etxebarri erretegiko sukaldariaren biografia proiektatuko dute.

Albisteak (3)