Zinemaz gozatzeko aukera
Zinemaren etorkizunari buruzko hausnarketak abiatu du Zinemaldia
Erredakzioa
''Ausart jokatu behar duzue'', esan du Frances McDormand epaimahaiko presidenteak. Barbara Goenagak eta Marta Eturak aurkeztu dute ekitaldia, eta ikusleek parte-hartzea zuzena izan dute.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Zinemaldia 2011 abian da. Ostiral honetan egin dute 59. edizioaren hasiera ekitaldia, Donostiako Kursaal jauregian. Aurretik, ohiko alfonbra gorrian ikusi ditugu zinema munduko hainbat izar handi.
Barbara Goenagak eta Marta Eturak gidatu dute hasiera ekitaldia, eta zinemaren etorkizuna izan dute ardatz. Ikusleek etorkizun horri buruz iritzia emateko aukera izan dute, sare sozialen bidez. Frances McDormand epaimahaiko presidenteak ereeman du iritzia: ''Ausart jokatu behar duzue'' esan du 'Fargo' pelikulako protagonistak.
Epaimahaiko kideak eta edizio honetako sailezberdinak aukezteaz gain, zendu berri den Jordi Dauder aktorea ere gogoratu dute ekitaldian, eta Interneteko erabiltzaleek igorri dituzten mezuak ere irakurri dituzte, zuzenean. ''Zinemaren etorkizuna gure esku dago'', ''Los festivales ayudan realmente al cine?'', ''El cine es parte de la cultura. No lo perdfamos'', eta ''El cine es cine, ya sea en TV, PC o móvil'' izan dira irakurri dituzte mezuetako batzuk.
Zinemaren etorkizunaren inguruan gustu guztietarako iritziak egon dira, eta ekitaldiak argi-ilunekin aurkeztu digu etorkizun hori: euria, ekaitza, baina baita etorkizun distiratsu eta argitsua ere. Hori kolorez jantzita datorren etorkizuna, Goenagaren eta Eturaren jantziak bezala. Kolore horrek dakarren zorte txarra dela-eta, jantzia kendu eta soineko zuriak utzi dituzte aktoreek agerian.
Hausnarketak gora behera, argi dagoena da Donostia kolore anitzeko zinemaz jantziko dela aurten ere. Aurretik ditugu bederatzi egun luze, 245 pelikulekin gozatzeko.
Horietatik guztietatik 'Intruders' lanak ireki du aurtengo edizioa. Juan Carlos Fresnadillo zinemagileak zuzendu du, eta Clive Owen, Carice van Houten, Daniel Brühl eta Pilar Lopez de Ayala aktoreak dira bertan protagonistak. Irekiera ekitaldiaren ondoren proiektatu dute Kursaal jauregian, lehiaketaz kanpo.
Aurretik, Fipresci saria eman diote 'The Tree of life' lanari. Terrence Malick zuzendu du filma, eta Brad Pitt eta Sean Penn ditu protagonista. Zabaltegi-Perlak sailean estreinatu dute.
Hilaren 24an, larunbatean, jakingo dugu aurtengo beste sarituen zerrenda. Aurten estreinakoz, gainera, bukaera ekitaldian emango dute jakitera palmaresa.
Ordura arte beste bi sari emango dituzte. Igandean Donostia saria jasoko du Glenn Closek, eta hilaren 21ean Zinemira saria jasoko du Elias Querejetak.