Kronika
'Bertsolari' eta 'Albert Nobbs', kalitatea bueltan da
Arkaitz Villar
Asier Altunak bertsolaritzari buruzko lan poetikoa sinatu du eta Rodrigo Garciak egitura klasikoak erabili ditu film berria osatzeko.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Lehiaketatik kanpo dauden maila handiko bi lan aurkeztu digu Zinemaldiak azken orduotan: ‘Bertsolari’, Asier Altuna bergararraren lan berria, eta Rodrigo Garciaren ‘Albert Nobbs’.
Poesiaz betetako dokumentala da ‘Bertsolari’. Narrazioa burutzeko erabilitako metafora ezberdinek lan dotorea osatu dute. Lan bikaina da Altunak proposatzen diguna, egungo bertsolaritzara bidaia, iraganeko erreferentzien laguntzarekin. Gehien gustatu zaidana kanpotarrek ulertu eta gozatu dezaketen lana dela da. Hau da, euskaldunok bertsolaritza gehiago ulertzeko balio digun lana bada ere, aurretik ezagutzen ez dituzten pertsonak erraz harrapatuko ditu. Txinan, Alaskan edo Errusian ulertu eta ezagutuko dute bertsolaritza eta nazioartekotasuna emango dio. Altunak osatu duen lan ikaragarria osatu du, ederra, bertsolarien unibertsoan murgiltzeko balio diguna.
‘Albert Nobbs’ Rodrigo Garciaren lan berria egitura klasikoan eraikia dago. Glenn Closek lan txukuna egin du bertan eta momentu batzuetan kontakizun geldoa bada ere defendatzeko moduko filma da. Ez gaude ohituta Garcia horrelako zinema egiten ikustera, aurreikusten den amaiera hotz batekin eta zinema klasikoa erabiltzen duen egiturarena, baina oso film landua da, ondo eraikia eta ikusleak hunkituko dituena. Kontakizuna alaituko duten umore puntuak ere aurkituko dituzu.
Atzoko filmetan galdutako kalitatea itzuli diote hauek Zinemaldiari.