New directors
David Perez Sañudoren 'Ane', ustekabe ona zuzendari berrien sailean
Agentzia | Erredakzioa
Patricia Lopez Arnaiz aktore gasteiztarraren lana ere goraipatu du kritikak Perez Sañudo bilbotarraren lehen film luzean, ama eta alaba baten harremanaz AHTen eraikuntzaren testuinguruan.
Pertsonaia protagonista handi bati eta Patricia Lopez Arnaizen interpretazio bikainari esker New Directores sailaren ustekabea bilakatu da David Perez Sañudoren lehen film luzea, Ane. Donostiako Zinemaldian aurkeztu duten pelikula honen istorio txiki hau Euskal Herrian gertatzen da, baina beste edozein tokitan jazotzen diren gauza handiaz hitz egiteko balio dezake.
Bilboko zinegileak bi lan ditu Zinemaldi honetan: Ane, zuzendari berrien sailean, eta Alardea, asteazkenean Victoria Eugenia antzokian, EiTB Galaren barruan, estreinatuko den fikziozko telesaila. Udazkenean EiTBko pantailetan egongo da ikusgai.
2009an gertatzen da pelikula, gehiengoa abiadura handiko trenaren kontra dagoen herri batean. Lide (Lopez Arnaiz), emakume lotsagabe batek obretan lan egiten du, eta Ane alabarekin bizi da. Eztabaida handi baten ostena, desagertu egingo da alaba.
Senar ohiaren laguntzarekin, alabaren bila hasiko da, eta horrek agertoki berri bat irekiko dio Lideri. Ezagutzen ez zituen bere alabaren inguruko gauza berri asko ezagutuko ditu, baita bere buruari buruzkoak ere.
"Lehen film luze bati ekiten diozunean, automugatze ariketa ba dago, gauza burugabeak ez egiteko. Hurbileko zerbait bilatuta, azkenean zerbait egiazkoagoa eta sinesgarriagoa aurkitzen duzu", azaldu dio Perez Sañudok EFEri.
Zuzentzeaz eta Amania Films izena jarri dioten lagun talde batekin ekoizteaz gain, gidoia ere idatzi du Marina Pares Pulidorekin batera.
Bi gidoilariak "eroso" egon dira Lide bezalako pertsonaia mota batekin, "lotsa eta iragazkirik gabe". Aktore protagonistari ere hasieratik iruditu zitzaion emakume "berezia, orijinala eta desberdina".
Protagonista "askea, emozionalki oso independentea eta bestearen begirada bost axola zaion emakumea" izatea erakarri zion Lopez Arnaizi. "Baina oso konplexua da, eta alabaren bila hasiko duen bidaiak bere burua ezagutzeko ere balioko dio", esan du aktoreak.
"Patricia talentu eta naturaltasun handia dauka, baina gainera oso langilea da, oso arduratsua. Oso pozik nago familiako hiru aktoreekin, hobetu naute eta", esan du zuzendariak.
Tokiko istorioa, baina unibertsala
Abiadura handiko trenaren aurkako protestak ere pelikulak ikusiko dira. Perez Sañudo trenbide batek bi zatitan banatzen duen auzo batean bizi da –“buelta handia eman behar da beste aldera pasatzeko”-, eta gertakari horiek “indar sinboliko handia” dutela uste du.
"Bitxia da komunikatzeko balio duen obra zibil batek aldi berean bi mutur banatzea. Aurrerapenaren ideia ez dugu inoiz zalantzan jarriko", gehitu du zinemagileak. Madrilgo M-30 errepidea ere aipatu du: "Vallecas eta Salamancako auzoak banatzen dituen euste-horma da".
Desobedientzia zibilaren ikuspuntuak, gainera, "pisu, garrantzia eta arrisku handiagoa ematen dizkio Anek egiten duenari". Hori edozein tokitan gertatu liteke.
"Aurrerapen ideia horri kritika egiten diot. Zergatik egin behar da horrela eta ez beste modu batean?", galdetu du.