Larunbatean
"Spencer" Pablo Larrainen filma izango da Zinemaldiko Film Sorpresa
N. V. | EITB Media
Kristen Stewartek Diana Spencerrena, Diana Galesekoarena, egiten du larunbatean 16:00etan Victoria Eugenian emango duten pelikulan.
Donostia Zinemaldiaren 69. edizioko ustekabeko filma Spencer izango da, Pablo Larraín errealizadore txiletarraren lan berria. Larunbatean 16:00etan Victoria Eugenia antzokian emango den filmean, Kristen Stewart aktoreak Diana Galeskoa printzesaren rola egin du.
Jackie (2016) filmean jada egin zuen bezalaxe, non Jacqueline Kennedyren irudira hurbildu baitzen, Spencer pelikulan beste emakume ikoniko batengan jarri du arreta berriz ere Larraínek. Kristen Stewartek Diana Spencerrena egin du, eta Jack Farthingek, berriz, haren senar Charles printzearena.