Giza Eskubideen Zinemaldia
Larunbatean estreinatuko du Jon Maiak 'Gazta Zati Bat' dokumentala
Erredakzioa
Nazioen Munduan herri ekimenetik abiatutako lan hau etorkizunari baikor begira ari zaion kontakizuna da eta Euskal Herriko eta Eskoziako herritarrak ditu protagonista.
Apirilaren 20an, ostiralean, egingo duten prentsaurrekoan aurkeztuko dute 'Gazta zati bat', Jon Maiak zuzendutako dokumentala. Gero, apirilaren 21ean, estreinatuko dute Donostian, Giza Eskubideen X. Zinemaldian. Lehen emanaldi horretarako sarrera guztiak agortu direnez, bigarren emanaldi bat antolatu dute apirilaren 25erako.
Idiazabalgo Nazioen Munduan herri ekimenetik abiatu da proiektua eta Euskal Herriko eta Eskoziako herritarrak ditu protagonista. Bi nazioen etorkizuna erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen du,, herri-kiroletako trukean oinarrituta.
Zuzendariaren hitzetan: "dokumental honek ikuspegi berritzaile batetik aurkezten digu euskal gatazka: gertaera handien hurbileko ikuspegia eskaintzen digu, letra txikiz kontatzen digu historia, hurbiletik, intimismotik eta umoretik abiatuta… Giza faktorea azpimarratzen du, eta historiaren eta kazetaritzako kroniken estereotipoetatik aldentzen da".
Jon Maiak idatzi eta zuzendu du Nazioen Mundua ekimenak bultzatutako proiektu hau. Pixel ekoitzetxeak egin ditu produkzio lanak, eta Xabi Solano eta Zigor Lanpre DZ arduratu dira soinu banda osatzeaz.
Sinopsia
Munduan bere gaztagatik ezaguna den Euskal Herriko herri txiki batean abiatzen da istorio hau. Herritar xume batzuek Europako indarkeriazko azken gatazka politikoaren zauri eta banaketa guztien gainetik misio handi bati ekingo diote: munduan zer izan erabaki ahal izatea. Abentura horrek Europan albiste nagusi bihurtuko diren bi herriren gertakizun historikoen lekuko zuzenak izatera eramango ditu: Eskozia eta Euskal Herria. Letra txikiz idatzitako istorio handi bat. Etorkizunari begira jartzen gaituen aro berriko dokumental bat.Apirilaren 20an, ostiralean, egingo duten aurkeztuko dute 'Gazta zati bat', Jon Maiak zuzendutako dokumentala, prentsaurrekoan. Gero, apirilaren 21ean, estreinatuko dute Donostian, Giza Eskubideen X. Zinemaldian. Lehen emanaldi horretarako sarrera guztiak agortu direnez, bigarren emanaldi bat antolatu dute apirilaren 25erako.
Idiazabalgo Nazioen Munduan herri ekimenetik abiatu da proiektua eta Euskal Herriko eta Eskoziako herritarrak ditu protagonista. Bi nazioen etorkizuna erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen du,, herri-kiroletako trukean oinarrituta.
Zuzendariaren hitzetan: "dokumental honek ikuspegi berritzaile batetik aurkezten digu euskal gatazka: gertaera handien hurbileko ikuspegia eskaintzen digu, letra txikiz kontatzen digu historia, hurbiletik, intimismotik eta umoretik abiatuta… Giza faktorea azpimarratzen du, eta historiaren eta kazetaritzako kroniken estereotipoetatik aldentzen da".
Jon Maiak idatzi eta zuzendu du Nazioen Mundua ekimenak bultzatutako proiektu hau. Pixel ekoitzetxeak egin ditu produkzio lanak, eta Xabi Solano eta Zigor Lanpre DZ arduratu dira soinu banda osatzeaz.
Sinopsia
Munduan bere gaztagatik ezaguna den Euskal Herriko herri txiki batean abiatzen da istorio hau. Herritar xume batzuek Europako indarkeriazko azken gatazka politikoaren zauri eta banaketa guztien gainetik misio handi bati ekingo diote: munduan zer izan erabaki ahal izatea. Abentura horrek Europan albiste nagusi bihurtuko diren bi herriren gertakizun historikoen lekuko zuzenak izatera eramango ditu: Eskozia eta Euskal Herria. Letra txikiz idatzitako istorio handi bat. Etorkizunari begira jartzen gaituen aro berriko dokumental bat.
-->
Apirilaren 20an, ostiralean, egingo duten prentsaurrekoan aurkeztuko dute 'Gazta zati bat', Jon Maiak zuzendutako dokumentala. Gero, apirilaren 21ean, estreinatuko dute Donostian, Giza Eskubideen X. Zinemaldian. Lehen emanaldi horretarako sarrera guztiak agortu direnez, bigarren emanaldi bat antolatu dute apirilaren 25erako.Idiazabalgo Nazioen Munduan herri ekimenetik abiatu da proiektua eta Euskal Herriko eta Eskoziako herritarrak ditu protagonista. Bi nazioen etorkizuna erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen du,, herri-kiroletako trukean oinarrituta.Zuzendariaren hitzetan: "dokumental honek ikuspegi berritzaile batetik aurkezten digu euskal gatazka: gertaera handien hurbileko ikuspegia eskaintzen digu, letra txikiz kontatzen digu historia, hurbiletik, intimismotik eta umoretik abiatuta… Giza faktorea azpimarratzen du, eta historiaren eta kazetaritzako kroniken estereotipoetatik aldentzen da".Jon Maiak idatzi eta zuzendu du Nazioen Mundua ekimenak bultzatutako proiektu hau. Pixel ekoitzetxeak egin ditu produkzio lanak, eta Xabi Solano eta Zigor Lanpre DZ arduratu dira soinu banda osatzeaz.SinopsiaMunduan bere gaztagatik ezaguna den Euskal Herriko herri txiki batean abiatzen da istorio hau. Herritar xume batzuek Europako indarkeriazko azken gatazka politikoaren zauri eta banaketa guztien gainetik misio handi bati ekingo diote: munduan zer izan erabaki ahal izatea. Abentura horrek Europan albiste nagusi bihurtuko diren bi herriren gertakizun historikoen lekuko zuzenak izatera eramango ditu: Eskozia eta Euskal Herria. Letra txikiz idatzitako istorio handi bat. Etorkizunari begira jartzen gaituen aro berriko dokumental bat. Apirilaren 20an, ostiralean, egingo duten aurkeztuko dute 'Gazta zati bat', Jon Maiak zuzendutako dokumentala, prentsaurrekoan. Gero, apirilaren 21ean, estreinatuko dute Donostian, Giza Eskubideen X. Zinemaldian. Lehen emanaldi horretarako sarrera guztiak agortu direnez, bigarren emanaldi bat antolatu dute apirilaren 25erako.Idiazabalgo Nazioen Munduan herri ekimenetik abiatu da proiektua eta Euskal Herriko eta Eskoziako herritarrak ditu protagonista. Bi nazioen etorkizuna erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen du,, herri-kiroletako trukean oinarrituta.Zuzendariaren hitzetan: "dokumental honek ikuspegi berritzaile batetik aurkezten digu euskal gatazka: gertaera handien hurbileko ikuspegia eskaintzen digu, letra txikiz kontatzen digu historia, hurbiletik, intimismotik eta umoretik abiatuta… Giza faktorea azpimarratzen du, eta historiaren eta kazetaritzako kroniken estereotipoetatik aldentzen da".Jon Maiak idatzi eta zuzendu du Nazioen Mundua ekimenak bultzatutako proiektu hau. Pixel ekoitzetxeak egin ditu produkzio lanak, eta Xabi Solano eta Zigor Lanpre DZ arduratu dira soinu banda osatzeaz.SinopsiaMunduan bere gaztagatik ezaguna den Euskal Herriko herri txiki batean abiatzen da istorio hau. Herritar xume batzuek Europako indarkeriazko azken gatazka politikoaren zauri eta banaketa guztien gainetik misio handi bati ekingo diote: munduan zer izan erabaki ahal izatea. Abentura horrek Europan albiste nagusi bihurtuko diren bi herriren gertakizun historikoen lekuko zuzenak izatera eramango ditu: Eskozia eta Euskal Herria. Letra txikiz idatzitako istorio handi bat. Etorkizunari begira jartzen gaituen aro berriko dokumental bat.