Itxi

Irailaren 16an

"Modelo 77" Alberto Rodriguezen film berriak irekiko du Donostiako Zinemaldia

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Andaluziar zuzendariaren lana Sail Ofizialari dagokio, baina lehiatik kanpo izango da. Kursaaleko inaugurazio galaren ondoren proiektatuko dute.

Javier Gutierrez eta Miguel Herran dira "Modelo 77" filmeko protagonistak

Modelo 77 Alberto Rodriguez sevillar zinemagilearen film luze berriak inauguratuko du Donostia Zinemaldiaren 70. edizioa Sail Ofizialean, baina lehiatik kanpo. Andaluziar zinemagileak bosgarrenez hartuko du parte Sail Ofizialean, protagonista Miguel Herran eta Javier Gutierrez aktoreak dituen film honekin. Irailaren 16an egongo da ikusgai Kursaal auditoriumean, inaugurazio galaren ondoren.

Benetako gertakarietan oinarrituta, filmak "adiskidetasun-, elkartasun- eta askatasun-istorio bat kontatzen digu", haren egileen hitzetan.

Alberto Rodriguezek (Sevilla, 1971) honako film hauek zuzendu ditu: El factor Pilgrim (2000); El traje (2002); 7 vírgenes (2005), Juan Jose Ballestari gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra eman zion lana; After (2009); Grupo 7 (2012); La isla mínima (2014), Javier Gutierrezi gizonezko aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra eta Alex Catalani argazki onenaren saria eman zien lana; eta El hombre de las mil caras (2016), Eduard Fernándezi aktoreari Zilarrezko Maskorra eman zion lana.

Albisteak (2)