70. edizioa
Zinemaldia 1953an, lehen edizioan, parte hartu zutenen edo lekuko izan zirenen bila ari da
N. V. | EITB Media
Irailaren 16tik 24ra zinema jaialdiaren 70. edizioa da, eta horren kariaz ekitaldi bat egite aldera ari dira pertsona horien bila.
Donostiako Zinemaldiak deialdia egin du 1953an, zinema jaialdiaren lehen edizioan, parte hartu zuten edo horren lekukoak izan ziren gizon-emakumeak aurkitzeko, aurtengo Zinemaldiaren programazioan oso agerikoa izango baita jaialdiak 70. urteurrena beteko duela.
Zinemaldiak eskatu du urte hartan zinema jaialdian parte hartu zutenek, lekukoak izan zirenek edo proiekzio zein bestelako ekitaldietara bertaratu zirenek beraiekin harremanetan jartzeko, 943 48 12 12 telefono zenbakian edo ssiff@sansebastianfestival.com helbide elektronikoan.