Kargatzen...
Itxi

DONOSTIA

Hamabi film lehiatuko dira Zinemaldiko Horizontes Latinos 2022 sailean

EITB MEDIA

Zinemaldiko antolatzaileek jakinarazi dutenez, Horizontes Sarirako lehian ariko diren filmen hautaketan WIP Latam sailaren azken edizioko lau lan daude: "Dos estaciones", "La piel pulpo", "Un varon" eta "Vicenta B.".

Argentinan, Brasilen, Txilen, Kolonbian, Kuban eta Mexikon kokatutako hamabi istoriok osatuko dute Horizontes Latinos saila, irailaren 16tik 24ra izango den Zinemaldiaren 70. edizioan. Ana Cristina Barragan, Natalia Beristain, Pavel Giroud, Patricio Guzman, Carlos Lechuga, Mariano Biasin, Fabian Hernandez, Juan Pablo Gonzalez, Carolina Markowicz, Manuela Martelli, Valentina Maurel eta Andres Ramirez Pulido zinemagileak lehiatuko dira Horizontes Sariaren bila.

Espainiako Estatuan eskani gabeak izaten dira Horizontes Latinos saileko filmak, Latinoamerikan osorik edo partzialki ekoitziak, jatorri latinoko zinemagileek zuzenduak edota marka edo gai gisa komunitate latinoak dituztenak. Saria 35.000 eurokoa da, zuzendariarentzat eta filma Espainiako Estatuan merkaturatzeko ardura duen banatzailearentzat.

Hauek dira Horizontes Latinos sailean aurten lehiatuko diren lanak:

- "La piel pulpo", Ana Cristina Barragan (Kito, 1987).

- "Sublime",  Mariano Biasin (Buenos Aires, 1980).

- "Ruido", Natalia Beristain (Mexico Hiria, 1981).

- "El caso Padilla", Pavel Giroud (Habana, 1973).

- "Un varón", Fabian Hernandez (Bogota, 1985).

- "Dos estaciones", Juan Pablo Gonzalez (Jalisco, 1984).

- "Mi país imaginario", Patricio Guzman (Txileko Santiago, 1941).

- "Vicenta B.", Carlos Lechuga (Habana, 1983).

-  "Carvão", Carolina Markowicz (Sao Paulo, 1982).

-  "1976", Manuela Martelli (Txileko Santiago, 1983).

-  "Tengo sueños electricos", Valentina Maurel (San Jose, 1988).

- "La jauria", Andres Ramirez Pulido (Bogota, 1989).

Horizontes Sarirako lehian ariko diren filmen hautaketan WIP Latam sailaren azken edizioko lau lan daude: "Dos estaciones", "La piel pulpo", "Un varon" eta "Vicenta B.".

Albisteak (3)